Bidegorriaren lanak egiteko deia egin du Aldundiak

Mirari Altube Arrese 2007ko urt. 11a, 13:21
Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentuak Aretxabaletako saihesbidearen iparraldeko sarreratik Cerrajera Valle Leniz lantegira bitartean dagoen bidegorriaren zatia konpontzeko deia egin du. Hilaren 8ko Gipuzkoako aldizkarian argitaratu zituen oinarriak.

Egin beharreko lanen proiektua LKS enpresak egin zuen 2005ean. Ia 217 mila euroko aurrekontua daukate, eta 10 astetan bukatzea aurreikusi dute. Udaleko hirigintza saileko teknikariaren esanetan eguraldiak asko baldintzako ditu lanok: "Zenbat denboran bukatuko duten esatea ez da samurra ibaian sartu beharko direlako hondeatze-makinak eta langileak. Orain arte ez du euri asko egin baina nahikoa da elurte bat izatea lan baldintzak asko zailtzeko". Otsail hasieran bukatu da lanok egiteko aurkezteko epea. Bestalde, Eskoriatzara bidean dagoen tuneletik aurrerako lanak ere Aldundiak egin behar ditu. Seguru asko, aipatutakoak bukatzerakoan hasiko dira.

Herriko tartean lanean

Bien bitartean, aurrera doaz herritik pasatzen den tarteko lanak. Udala dabil egiten, eta dagoeneko asfaltatu dituzte industrialdea eta Copreci pareko zatiak. Solohandi etxe multzoen ostean dagoen tartean argiteria berrituko dute, eta asfaltatu ere bai, euria egiten zuenean sortzen ziren putzu handiak ez daitezen egon. Ondoren bizikletendako izango den ibilbidea margotuko dute gorriz CVLtik  aurrera egindako moduan. Hala ere, bidegorri guztian ezin izango dute eurendako bakarrik den ibilbidea izan bizikletek, tarte batzuk nahiko estuak direlako. Egiten dabiltzan lanok 192 mila euroko aurrekontua daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak