Beteranoen arteko futbol txapelketa Lucerori laguntzeko

Mirari Altube Arrese 2009ko mai. 20a, 14:53
Aita Menni ospitalean dagoen Luis Lucero eskoriatzarrari laguntzeko beteranoen arteko partidua antolatu du Aretxabaleta Kirol Elkarteak. Maiatzaren 30ean, zapatua, jokatuko dute Ibarra futbol zelaian, eta Realeko, Eibarreko eta UDAko beteranoen arteko txapelketa izango da. Sarrerak salgai daude.

Hiru talderen arteko txapelketa izango da. Hona partiduak: 16:00etan, UDA-Eibar; 17:00etan, Eibar-Real Sociedad; eta 18:00etan, Real Sociedad-UDA. Dagoeneko hainbat entrenamendu saio egin dituzte UDAko jokalari ohiek, maiatzaren 30eko txapelketan futbol partidu politak eskaintzeko.


Sarrera 5 euro ordaindu beharko dute ikusleek eta dagoeneko salgai daude honako lau tabernetan: Dorleta, Gurea, Orly eta Zaraia.

UDAko delegatua

UDAko ohorezko infantilen taldeko delegatua zen Lucero ezbeharra izan zuenean –aurretik infatil txikiena– eta hainbat hilabete daramatza Aita Menni ospitalean. Egonaldia ordaintzen laguntzeko lehen ere atera zituzten errifak UDAko kideek, lankideekin batera. Antolatzaileen asmoa da Ibarra futbol zelaia futbol zalez betetzea eta ahalik eta diru gehien jasotzea Luceroren senideendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak