Bertan behera utzi dute greba Aluminios de Precision lantegian

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 11a, 13:42
Astelehenean hasi zuten greba eta atzo bukatutzat ematea erabaki zuten langileek, zuzendaritzarekin adostasunera iritsi ondoren.

Enpresa Burgosera eroateko erabakia dauka hartuta zuzendaritzak, eta adostutako indemnizazioak jasoko dituztela ziurtatu gura zuten langileek astelehenean hasitako grebarekin. Lan egindako urte bakoitzeko 45 egun ordaintzea onartu zuen zuzendaritzak, baina langileek eskatu zioten banku abala dirua kobratuko zutela bermatzeko. Enpresak horren ordez zor agiria proposatu zien, eta langileek ezezkoa eman zioten.

Adostasuna lortzeko lehen pausoak eman zituzten atzo, hilak 10, eta langileek greba bertan behera uztea erabaki zuten. Izan ere, dirua jasoko duten ziurtasuna daukate, abokatuek abala aztertu eta gero. Dena dela, azken adostasuna idatziz jaso gura dute langileek, eta hori zuzendaritzako kideak Mexikotik bueltan datozenean izango da, datorren hilean seguru asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak