Berritu egin dute udal aldizkaria herritarrei lekua eskaintzeko

Mirari Altube Arrese 2010ko urt. 28a, 12:25
Gaur dabiltza banatzen etxez etxe 'Arratabe' udal aldizkariaren urteko lehen zenbakia, eta berrituta dator. Herritarrei lekua egite aldera, 'Herritarrak galdezka' tartea sartu dute.

Asteon, Arteman komunikazio enpresako kide Gorka Etxabek eta Inaxio Garro alkateak jakinarazi dute aldaketok batez ere aldizkariaren edukiari eragin diotela. Hala, Hamaika zeresan atala kendu egin dute eta horren ordez Herritarrak galdezka sartu; baita leku handiagoa egin ere albisteei. 

Tarte berriak hiru galderaren erantzunendako tokia izango du eta galderok herritarrek egingo dizkiote Udalari, udal eraikinetan eskura jarriko dituzten txartel bidez –udaletxea, Arkupe, Zainduz eta euskaltegia– edo Udalaren webgunea erabilita. Galdera egileek identifikatu egin beharko dute, baina aldizkarian agertu gura ez badute anonimotasuna errespetatuko diete. Lehentasuna izango dute gaurkotasuna duten gaiek, eta Udalarekin zerikusia dutenak bakarrik erantzungo dituzte; hau da, Jaurlaritzaren eta Aldundiaren eskumenekorik ez. Eta Garrok jakinarazi zuen galdera egindako hizkuntzan erantzungo dutela Udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak