Berrikuntzaz betetako Euskerien Eguna egingo du Loramendik bihar

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 14a, 12:28
Euskerien Eguna ospatuko du bihar, hilak 15, Loramendi Elkarteak eta berrikuntzaz beteta dator. Ibilbide berria hasi du Loramendik egunotan eta eskuartean darabilten proiektuak agertuko dituzte bihar. Ekitaldi gehienak Herriko Plazan egitea aurreikusi dute baina euria eginez gero Iturrigorri pilotalekuan izango dira.

Harrera ekitaldia egingo dute Herriko Plazan ospakizuna hasteko (11:00) eta bertatik abiatuko dira Atxabalta len eta oin izeneko ibilbide gidatua egingo dutenak. Herri inguruko ibilbidea da eta lehengo kontuak ezagutu gura dituenarendako aproposa. Bien bitartean gazteek Xomorro xelebreen jinkana izango dute eta umeek tailerrak.
Ibilbidekoak bueltan etorritakoan (13:00) mokadutxoa jango dute plazan.

Bazkaria herriko elkarteek gertatuko dute urtero legez; aurten, baina, babarrunak beharrean okela gisatua izango da jateko, entsaladak eta ijito besoak lagun eginda.
Bazkalostea girotzeko bertso eskolakoek gertatutako bertso-fartsak kantatuko dituzte guztien artean, eta gero, jolasak egin lehengo erara. Kukubiltxo taldeak Kukubel 2.0 ikuskizuna eskaini ostean umeei (17:00), gastronomi elkarteen arteko lehenengo bolo txapelketa hasiko dute (18:00). Larrin dantza ere egingo dute urtero legez (19:00) eta gero kalejira (20:00). 

Gazteria Zerbitzuak, ostera, diskoteka antolatu du gaztetxoendako (22:30-00:30). Pilotalekuan da eta dantzan egiteko musika jarriko dute disko jartzaileek; gainera, opariak zozketatuko dituzte.

Egitaraua

- 11:00, Harrera, Herriko Plazan.

- 11:00, Ibilbide historiko gidatua: Atxabalta len eta oin.

- 11:00, Jinkana Gazte Ekimenak antolatuta eta umeendako tailerrak.

- 12:30, Antzerkia, herriko Arelarre taldearen eskutik: Tangaladanba.

- 13:00, Mokadutxoa plazan, txalapartariekin eta Basotxoko abesbatzak lagun eginda. 

- 14:30, Herri bazkaria.

- Ostean, Bertso-fartsak eta jolasak lehengo erara. 

- Ostean, kalejira gaitariekin eta txikiteoa.

- 17:00 Kukubiltxo taldearen ikuskizuna: Kukubel 2.O. Arlutz osteko kantxan edo Iturrigorri pilotalekuan.

- 18:00, I. Bolo Txapelketa elkarteen artean. 

- 19:00, Larrin dantza.

- 20:00, Kalejira Patxarangarekin.

- 22:30-00:30, Diskoteka pilotalekuan gaztetxoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak