Berdintasun plana onartzeko herritarren iritzia jaso gura dute

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 10a, 16:28
Aretxabaletako I. Berdintasun Plana egin du Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta baiezkoa eman aurretik eragile sozial eta herritarren oniritzia jaso gura dute. Horretarako batzarra egingo dute otsailaren 12an (18:00) Arkupe kultura etxean.

Aretxabaletako emakume eta gizonen arteko berdintasun diagnostikoa bukatu berri du Berdintasun Zerbitzuak, bai udal barrukoa baita herri mailakoa ere. Horregatik, Aretxabaletako I. Berdintasun Planari behin betiko baiezkoa eman aurretik, herriko eragile sozialekin eta herritarrekin kontrastatu gura dute planteatu dituzten helburu eta ekintzak.

Datorren eguenean, otsailak 12 (18:00) Arkupe kultur etxean batzarra egingo dute. Horren helburu nagusia izango da arlo bakoitzerako planteatu dituzten helburuak eta ekintzak aztertzea eta iradokizun eta proposamenak jasotzea. Hona gai zerrenda:

• Aretxabaletako I. Berdintasunerako Plana onartzeko erabiliko den metodologiaren aurkezpena.
• Arlo bakoitzari egokitutako helburu eta ekintzen azterketa.
• Iradokizun eta proposamenak jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak