Berdinketarekin konformatu behar izan du UDAk gaur

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 19a, 23:52
Urduri antzean zelairatu dira Aretxabaletako jokalariak, etxean jokatutako denboraldiko lehenengo partiduan eta ohorezko erregional mailara igo berri den Zumaiakok lotsa barik egin die aurre. Hori horrela, puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute etxekoek.

Partidua hasi orduko penaltia adierazi du Reguero epaileak etxekoen alde –lan eskasa egin du eta etxekoen eta kanpokoen oihuak eta kexak jaso– eta Haritz Igartuak sartu du. Ondoren, ostera, Zumaiakoren aldeko penaltia adierazi du (33. minutua) eta Gaizka Eriz atezainak bikain geratu du. Hala ere, Zumaiako nagusi izan da zelai erdian lehenengo zati guztian eta UDAkoek ez dute izan aukera garbirik.

10 jokalarirekin

Bigarren zatia indartsuago hasi dute etxekoek baina segituan Gillen kanpora bidali du epaileak bigarren txartel horia erakutsita eta hamar jokalarirekin geratzeak ez dio onik egin UDAri.  Aukeraren bat edo beste izan dute gero etxekoek, tartean Raulek egindako erasoa 70. minutu inguruan, baina Zumaiakoren ate aurrean ez dute asmatu. Ezta geroxeago Kermanek ere buruarekin. Eta segituan Zumaiakoren gola iritsi da, bakarrik geratu den Gaizka atezainaren aurrean sareetara bidalita.

Partiduaren azken minutuetan bigarren golaren bila ibili da UDA; gogoa bai, baina golik ez eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak