Beñat Arnaiz Espainiako txapeldunorde, Lagunak-Saltoki taldearekin

Xabier Urtzelai 2010eko apirilaren 12a

Aretxabaletako atleta Segovian izan da asteburuan Lagunak-Saltoki taldearekin Espainiako txapelketan lehian, eta talde nafarra bigarren sailkatu da, Club Triatlon Segovia 2016 taldearen atzetik. Antxintxika Triatloi Taldetik Lagunak-Saltokira salto eginda Arnaizek ondo zekien estatuko talde indartsuenetako batera egin behar zuela salto, eta besteak beste, Segovian erakutsi dute hori.

Egiten dabilen denboraldia ikusita, Beñat Arnaiz ez da neguko entrenamendu gogorren damu izango. Aretxabaletakoak etxeko talde Antxintxikatik Lagunak-Saltokira egin du aurten salto, eta fruituak jasotzen dabil. Besteak beste, Arnaiz Euskadiko selekzioarekin lehian ibili da Murtzian, eta asteburuan Lagunak-Saltoki taldekoak Espainiako azpitxapeldun izan dira, Segovian.

Nafarroako taldeko ordezkariak izan ziren Pablo Arrastia, Raul Amatriain, Peio Lopez Arbizu, Endika García eta Beñat Arnaiz, eta pronostikoak betez podiumera igo ziren, faboritoen artean zeuden-eta.

 

Talde nafarraren aurretik Club Triatlon Segovia 2016 taldea sailkatu zen

.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak