Beinke-Loramendi dantza irakatsiko dute Euskararen Egunean dantzatzeko

Mirari Altube Arrese 2008ko api. 10a, 11:30
Maitzaren 17an ospatuko du Loramendi EEk Euskararen Eguna, eta Beinke-Loramendi dantza egingo dute egun horretan. Aurretik entseguak egongo dira.

Beinke eta Loramendi elkarteek bat egin zutenean sortu zuen dantza, Loramendi Dantza Taldeak. Orain urte batzuk San Migel jaietan dantzatzen zuten, baina azken urteotan ez dute egin. Horregatik berreskuratu egin gura du Loramendi Euskara Elkarteak.


Hori horrela, maiatzaren 17an ospatuko duten Euskararen Egunean dantzatu gura dute. Aurretik, baina, entseguak egingo dituzte hiru egunetan. Dakitenek gogorarazteko izango da, eta dantzatzen ez dakitenek ikasteko aukera izango dute Loramendi Dantza Taldeko kideen eskutik. Hona egunak: apirilaren 23an eta maiatzaren 7an eta 14an (19:00etan), Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean.
Talde handia osatu gura dute antolatzaileek –neska eta mutil–, horregatik aretxabaletar guztiak animatu dituzte dantza ikasi eta maiatzaren 17ko ospakizunean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak