Txokolatea ere berehala bukatu zen. 25 litro txokolate prestatu zituzten eta 20 minutuan edanda ziren 25ak. Loramendikoek esan dutenez, 300 bat lagunek hartu zuten txokolate bero-beroa egubakoitz arratsalde hotzari aurre egiteko.
Gainera, Beinke eta Loramendi elkarteen historia kontatzen duen performance-a ikusteko aukera ere izan genuen. Eta batek baino gehiagok majo egin zuen barre.
106 lagun afaltzeko
Aspaldi elkar ikusi gabe zeuden hainbat herritarrek iluntzeko txikiteoan egin zuten topo. Hainbat urtez elkartean jardundakoak ziren gehienak, eta hizketarako gairik ez zitzaien falta izan. Horren ondoren, Taberna Berrin batu ziren elkartearen sortzaile, bazkide eta herritarrak afaltzeko. 106 lagun batu ziren afaritara, hain justu ere.
Eta arratsaldean barrena egondako giro polita are nabarmenagoa egin zen afarian. Omenaldietarako tartea ere egin zuten. Hain justu, Jasone Gorrotxategiri 20 urteotan egindako lan guztia eskertu nahi izan zioten mahaiaren bueltan batu ziren 106 lagunek, hain justu Beinke eta Loramendi elkarteen ibilbidean jardun duten herritarrek.
Urtemuga ospatzeko ekitaldiei bukaera emateko, berriz, elkartearen gaineko ikus-entzunezkoa ikusi zuten eta horren ondoren dantzaldia izan zuten Iñigo Madinabeitia musikariarekin eskutik.