Beasainen aurka 3-1 galdu ostean jaitsierako postuetan aurkitzen da UDA

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 21a, 21:42
Gogorra izan da Beasainen aurkako partidua aretxabaletarrendako. Bigarren zatian, 6 minutuan hiru gol egin dizkio etxeko taldeak.

Lehenengo zatian joko ona egin zuten Aretxabaletako jokalariek. Egoera kontrolpean izan zuten eta gol aukerak ere sortu zituzten. Bi zehatz esanda. "Imanolek eta Oinatzek gola egiteko aukera bana izan zuten", gogoratzen du Altubek. "Ezin izan zituzten gauzatu eta atsedenean markagailua estreinatu barik joan ginen aldagelara talde biak".
Atsedenean aretxabaletarren sentsazioak ez ziren txarrak, nahiz eta Beasain mailako talde sendoenetako bat izan. "Nik uste 1-0 emaitza merezi genuela lehenengo zati amaieran", esan du Altubek.

Bigarren zatian, hondamendia

Ondo hasi zuten bigarren zatia UDAkoek, baina 22. minutuan etxeko taldearen lehenengo gola iritsi zen. Falta bat, Beasainen jaurtiketa eta gola. Gainbeheraren hasiera izan zen. 26. minutuan bigarrena egin zuten Beasaingoek, eta 27. minutuan hirugarrena. "Sei minutuan hiru gol egin zizkiguten!", gogoratzen du Altubek. Aretxabaletakoek partiduko azken minutuetan egin zuten gola; Oinatz Agirrek egin zuen, hain zuzen ere.
Jaitsiera postuetan dago orain UDA Eibarrek aste bukaeran 0-3 irabazi ondoren. "Talde asko gaude 2-3 puntura, eta 7 partidu gelditzen dira, dio Altubek. "Domekan Durangoren aurkako partidua garrantzitsua izango da, zalantzarik gabe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak