Batzar orokorra egingo du UDAk egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2010eko uztailaren 15a

Ohiko batzarra du bihar, hilak 16, Aretxabaleta Kirol Elkarteak Arkupen (18:00). Bazkide guztiek dute gonbidapena bertaratu eta elkartearen azken berriak jasotzeko. 'Jokalari oso-osoa' sariak ere banatuko dituzte.

Bukatuta dagoen denboraldiaren gaineko hausnarketa egingo dute lehenengo eta diru kontuak zelan geratu diren jakinarazi. Gero 2010-2011 denboraldia aurkeztuko dute eta aurrekontuaren berri eman ondoren onartu. Bukatu aurretik zuzendaritzako kideei galderak eta eskaerak egiteko aukera izango dute bazkideek. 

Gainera, Jokalari oso-osoa sarien banaketa egingo dute batzarrean. Dagoeneko hirugarren aldiz banatuko dituzte sariok eta UDA osatzen duten talde guztietako kirolariek jasoko dute: futbola –maila bakoitzeko jokalari batek–, areto futbola, pilota eta karatea. Hainbat ezaugarri eta balore hartu dituzte kontuan sarituak aukeratzeko orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak