Herriz herri dabil Batzar Nagusien berri ematen duen autobusa eta datozen egunak Aretxabaletan pasatuko ditu, Herriko Plaza barrenean, maiatzaren 23ra bitartean hain zuzen –eguena, hilak 21 izan ezik–. Hona ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 09:30-14:00 eta 16:00-19:30 eta zapatuan, 10:00-14:00.
Batzar Nagusiak Gipuzkoako legebiltzarra dira. Legebiltzar hori zelan dagoen osatuta, zein zeregin dituen, non dagoen eta beste hainbat kontu jakin gura duten herritarrek autobusera sartu besterik ez dute.