Basotxokoek bi irteera egingo dituzte uztailean

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 3a, 10:59
Basotxo erretiratuen elkartekoek uztaileko eguraldi onari probetxua atera gura diote. Hain zuzen ere, uztailean bi txango egingo dituzte: mendi irteera eta kostaldera txangoa. Gaur da bi irteeretan izena emateko azken eguna.

Mendi irteera

Hilaren 10erako, mendi irteera antolatu dute: hain zuzen, Landa-Uribarri-Landa ibilbidea egingo dute bidegorritik barrena. 
Hilaren 10ean, 08:30ean egin dute hitzordua Basotxo elkartean, eta handik Landara abiatuko dira autobusean. Gero, Landako bidegorria baliatuko dute paseoa egiteko.

Landatik barrena paseoa egin gura dutenek aurretik Basotxo elkarteko bulegoan izena eman beharko dute. Horretarako aukera izango da gaur, martitzena, 10:30etik 12:30era bitartean.    

Kostaldera txangoa

Horrez gain, hilaren 12an, Donostia-Aia-Zarautzera txangoa egiteko asmoa ere badute. Hala, 09:00etarako, Azbe lantegi pareko autobus geltokian hitzordua egin dute. Horren ostean, 10:15 aldera, Donostian denbora librea izango dute 13:30 arte; ordu horretan, Aiara joango dira, han bazkaltzeko.

17:00etan, berriz, Zarautzera joko dute, eta, 19:45 aldera, Aretxabaletarako bidea hartuko dute.

Izenematea
Kostaldera joan gura dutenek gaur dute azken aukera elkartean izena emateko, 10:30etik 12:30era bitartean. Bazkideek 23 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, berriz, 28 euro. Bakoitzak lau txartel hartu ahal izango ditu gehienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak