Puntu horretan egiten dabiltzana da Eibar-Gasteiz autobiderako biaduktu bat, Basagoiti biaduktua deituko dena, hain zuzen ere. Biaduktu horrek 12.400.000 euroko aurrekontua izango duela aurreikusi dute; eta lanek izango duten zailtasunen ondorioz ekainera arte luza daitezke.
Lan horren berezitasun nagusienak dira biaduktuari eutsiko dieten zutabeek V-aren forma izango dutela; hala, zutabe horiek inklinatuta egongo dira. Horrekin begi-inpaktua ekidin gura izan dute.
Biaduktuak bi galtzada izango ditu; eta gutxi gorabehera 420 metrotako luzera izango du. Altuerari dagokionez, berriz, gehienezko puntuan 45 metrotakoa izango dela aurreikusi dute.