Loramendi Euskara Elkarteak, Udal euskaltegiak eta Udalak jarri zuten iaz abian, Barriketan egitasmoa. Euskaraz ondo dakienak hain ondo ez dakitenekin –jakin arren egiteko ohiturarik ez dutenak edo 6. urratseko maila duten euskaldun berriak– elkartu eta berba egiteko aukera eskaintzen du Barriketanek. Hiru edo lau lagun elkartzen dira astean ordubete, eta konpromiso bakarra daukate, euskaraz jardutea. Goizez, arratsaldez zein gauez egiten dute hitzordua taldeek.
Euskaldun zahar eske
Iaz 28 lagunek jardun zuen egitasmoan, eta guztiek daukate errepikatzeko asmoa. Hala ere, zabalik dago izena emateko epea Gurutze Larrinaga arduradunak adierazitako moduan: "Pozik hartuko genituzke euskaldun zaharrak". Izena eman gura izanez gero, euskaldun zahar zein berri, deitu euskaltegira edo guru@leintz.euskalnet.net helbidera idatzi.