Barrea eta umorea lantzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 16a, 14:20
'Barrearen eta umorearen onurak' izeneko ikastaroa antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuak, emakumeendako. Urriaren 25ean hasi eta azaroaren 29ra bitartean elkartuko dira, eguenetan, 17:30etik 19:30era, Iralabarri plazako 6. atartean. Izenemate epea zabalik dago.

Eremu psikosozialean lan egiten duen Lahar elkarteak eskainiko ditu eskolak, Ana Perez eta Marieta Vicente kideek, hain zuzen. Eta herriko emakumeek gaiaren gainean azaldutako interesari erantzuna eman gura dio Gizarte Zerbitzuak. Hala, umorea norberaren bizitzara eta egunerokotasunera zela eroan erakutsiko dute. Edozein emakumek eman dezake izena; horretarako udaletxeko Gizarte Zerbitzura jo dezala urriaren 25a baino lehen.


Bularreko minbiziaren gaineko berbaldia

Era berean, bularreko minbiziaren gaineko berbaldia antolatu dute Udalak eta Katxalin elkarteak –Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Emakumeen Elkartea–. Bereziki 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei dago zuzendua, eta hizlaria Mª Jesus Michelena, Donostiako Institutu Onkologikoko medikua izango da.

Urriaren 23an, martitzena, da berbaldia, 18:00etan, Iralabarri plazako 6. atartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak