Bañu-Etxeko lan istripua salatzeko elkarretaratzea

Txomin Madina Milikua 2007ko aza. 13a, 10:38
Pasa den urriaren 31n Aretxabaletako Bañu-Etxe enpresan jazotako lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, astelehena, enpresaren aurrean LAB sindikatuak deituta.

Zauritutako langileak 28 urte dauzka. Jatorri marokoarra duen arren, Aretxabaletan bizi da, eta bost urte daramatza Bañu Etxe enpresan lanean. Makina batek hankak harrapatu zizkion eta istripuaren ondorioz, belaunetik behera bi hanka galdu ditu. Larri ez dagoen arren, Gasteizko Santiago ospitalean jarraitzen du ingresatuta.
 
LAB sindikatuko ordezkariek elkarretaratzean esan zutenez, honelako istripuak ez dira kasualitatez gertatzen, lan baldintza prekarioen ondorio izaten dira. Salatu zuten enpresako langileek ez zuela informazio edo formazio nahikoa, eta patronala eta administrazioa ere horrelako istripuen errudun egiten ditu; administrazioaren kasuan, inspekzio gutxi egitearren.
 
Bañu Etxe enpresak metal eta txatarraren arloan egiten du lan, eta 14 langile ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak