Badatoz Aratusteak!

Mirari Altube Arrese 2008ko urtarrilaren 31

Iritsi dira Aratusteak, aurten inoiz baino lehen, eta mozorroari azken ukituak ematen dabiltza koadrilak eta herritarrak. Koadrilek egingo duten desfilea eta herri bazkaria izango dira otsailaren 3an Aratuste-domekako izarrak.

Txistulariek egingo diote ongietorria egunari, eta 12:00ak inguruan desfilea hasiko dute koadrilek Akelarre txarangak lagunduta. Copreci lantegi alboko lokal baten gertatu dituzte mozorroak, eta hantxe hasiko dute desfilea: Araba ibilbidetik Mitarte kalera egingo dute, Duranatik Lausittara, Murubide plaza eta Bedarreta auzoa pasatu eta Otalora kaletik gora Errekabarrenera.

Eguerdian, 14:30ean, herri bazkaria izango dute kirol etxean. Txartel guztiak daude salduta, 600 inguru, eta giro bikaina sortuko dute koadrilek bazkaldu bitartean. 18:30ean, mozorro lehiaketako sariak banatuko dituzte. Eta afalostea Akelarre txarangak girotuko du.


Martitzenean, umeak
Aratuste-martitzena umeendako izango da. 11:00etan kalejira egingo dute Incansables txarangarekin. 18:00etan buruhandiak etorriko dira, eta ostean euskal diskofestak girotuko du plaza. 20:30ean Txin-aren hileta egingo dute Aratusteei agur esateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak