Erreka beste aldean eraikitzeke dauden ehun etxe babestu zozketatuko dituzte eguenean. Arkupen egingo dute zozketa, 12:00etan. Guztira, 170 aretxabaletarren izenak daude onartuta zozketarako.
Etxebizitza guztiak bi bloketan egongo dira banatuta. Zabalera handiena duenak 70 metro koadro erabilgarri edukiko ditu eta txikienak, berriz, 53 metro koadro pasatxo.
102.000 euro
Etxe guztiek, gainera, garajea eta trastelekua izango dute. Garajeak 11,59 eta 17,90 metro koadro artekoak izango dira; trastelekuak 3,24 eta 6,19 metro koadro artekoak. Babes ofizialeko etxebizitza bakoitzak, batez bestez, 102.000 euro inguru balioko du.
Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Javier Madrazo ekitaldian izango dela baieztatu dute dagoeneko. Horren ondoan, Aretxabaletako alkate Inaxio Garro egongo da.