Ibarreko tabernari asko eta asko oporretara joanak dira, baina Aretxabaletan ezin ba, oraindik behintzat, oporretara joan, urteko egunik hoberenetarikoak dira hauek eurentzat. Herriko jaiak, Andramaixak.
Dena dela, tabernariek diote azken urteetan jende kopurua jeitsi egin dela. Aurtengo jaiak lasaiak izan direla azaldu digu Aretxabaletako Gurea tabernako JonKepak.
Izan ere abuztu erdi erdian ospatzen dituzte aretxabaldarrek jaiak eta herritar asko oporretan izaten da.
Ez dakigu jaiak orokorrean lasaiak izan dien edo ez baina argi dago festei behar bezalako agurra emateko aretxabaldar guztiak kalera irten direla. Gaur behintzat herriko tabernak bete beteta ikusi ditugu.