Azaroaren 20an zozketatuko dituzte babes ofizialeko etxeak

Mirari Altube Arrese 2008ko ira. 25a, 15:13
Onartutakoen behin betiko zerrenda urriaren erdialdera bidaliko dute udaletxera.

Deba ibaiaren beste aldean egitekoak diren babes ofizialeko 100 etxebizitzek badute zozketa eguna: azaroak 20, eguena. Zozketarako onartutakoen zerrenda ikusgai egon da uztail eta abuztuan, eta alegazioak aurkezteko epea izan dute zerrendatik kanpo geratu direnek. Epe hori bukatuta dago, eta urriaren erdialdera behin betiko zerrenda bidaliko du Etxebidek udaletxera. Behin-behineko zerrendan 130 bat izen zeuden, hortaz, zozketa egiteko ez dira askoz gehiago izango.

Aipatutako etxebizitzok Bruesa eraikuntza enpresak egingo ditu, Deba ibaiaren beste aldean egiten dabilen gainerako etxe guztiak bezalaxe –tasatuak eta libreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak