Auzo alkateak aukeratuko dituzte aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2007ko irailaren 21a

Auzoetako alkateak aukeratuko dituzte aste bukaeran. Auzo gehienetan domekan, hilak 23, egingo dute bozketa, eta hilaren 26rako udaletxera ekarri behar dituzte hautestontziak.

Bederatzi auzo daude Aretxabaletan, eta auzo alkate bakoitzak erabakiko du zein sistema erabili bozketa egiteko. Arkarazon, esaterako, elizpean jarriko dute hautestontzia domeka eguerdian; beste auzo batzuetan, ostera, baserriz baserri joango dira boto eske. Auzoan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako guztiak dira hautagai.


Boto kontaketa eguaztenean egingo dute, 18:30ean, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak