Sailkapenean bigarren dagoen Tolosaren aurka (58 puntu) jokatuko du UDAko preferenteko taldeak (67 puntu) zapatuan, eta ez dago esan beharrik garrantzi handiko partidua dela biendako. Aretxabaletarrak animatzera joan daitezen autobusa jarriko du UDAk. 17:00etan irtengo du Azbe lantegi alboko geltokitik, eta 2 euro izango da.
Autobuseko txartelak salgai dituzte hiru tabernetan: Orly, Dorleta eta Gurea (bakoitzean 20 txartel).
Izena emateko azken eguna, egubakoitza da, hilak 15, 18:00ak aurretik.