Autobusaz gain bokadiloa ere eskainiko diete UDAko kideek zaleei eta guztia debalde. Izena emateko epea egubakoitz eguerdira arte dute interesatuek (15:00) eta horretarako Gurea tabernara jo behar dute. Autobusa 16:15ean aterako da Azbe lantegi alboko geltokitik eta partidua 18:00etan da Basarte futbol zelaian. Zuzendaritza batzordeko kideek jakinarazi dute 15 urtetik beherakoek nagusi batekin joan beharko dutela.
Jardunaldi bi geratzen dira denboraldia bukatzeko eta puntuak eskuratu beharrean dago Aretxabaleta hirugarren mailan geratzeko. Horregatik, zaleen berotasuna gura dute Amurrion. Azken jardunaldia, maiatzaren 9an, etxean jokatuko du sailkapenean azkeneko dagoen Salvatierraren aurka.