Autobus bat erre da goizaldean

Mirari Altube Arrese 2008ko urtarrilaren 30a

Aretxabaletako industrialdean aparkatuta zegoen autobus bat erre da 06:30ak inguruan. Istripua izan delakoan daude.

Arrasatetik Aramaiora joan-etorriak egiten dituen autobusa erre da gaur, 06:30ak inguruan, aparkatuta zegoela. Berehala etorri dira suhiltzaileak eta ertzainak, eta ez da beste arazorik sortu. Gidari aretxabaletarrak uste du autobusaren motorrean sortu dela sua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak