Autobideko lanen eraginez kaltetutakoei babesa

Mirari Altube Arrese 2009ko uzt. 23a, 12:51
Autobideko lanek kalteak eragin dizkieten lurjabeek idatzia aurkeztu zuten asteleheneko ezohiko osoko bilkuran udalbatzaren babesa eskatzeko. Aho batez onartu zuten.

Luis Otadui eta Jesus Osinaga izan ziren idatzia aurkeztu zutenak udalbatzaren aurrean, gainerako jabeak ordezkatzen zituztela. 2005eko martxoan erabaki zuten komisio bat sortzea lanei jarraipena egiteko baina ez duela funtzionatu esan zuten. Bidegirekin hainbat aldiz elkartu direla jakinarazi zuten konponketa lanak bideratzeko "baina jarritako epeak ez dituzte betetzen". "Ezintasun" horren aurrean babesa eskatu zioten udalbatzari eta behar den erakundeetan kalteak jasandakoen eskaerak defendatzeko.

Enpresaren berririk ez

Alkateak jakinarazi zuen Bidegi eta Udalaren arteko harremana ona dela eta asmoa ez dela haren aurka egitea, aretxabaletarren interesak defendatzea baizik. EAJko Arritxu Olidenek gaineratu zuen, Bidegiko Borja Jauregirekin egin zuela berba eta arazoa dela konponketa lanak egin behar zuen enpresaren berririk ez dutela. Neurriak hartuko dituztela esan zion Jauregik eta lanak behar bezala bukatu. Aho batez onartu zuen udalbatzak lur jabeen interesak babestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak