Autobidearen lanek eragindako kalteak konpontzen dabil Udala

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 4a, 14:04
Eibar-Gasteiz autobidearen lanek eragindako kalteak konpontzen hasi da Udala; berreskuratze lan horiek Apotzagaetxebarri eta Izurietako hainbat gunetan dabil egiten. Bidegik hitzarmen bitartez Udalaren ardurapean utzitako lanak dira horiek.

Hirigintza Saileko arduradunek jakinarazi dute zein lan diren hasitakoak: Ametzagako bidearen konponketa lanak –119.387 euro– eta Izurieta iparraldekoak –17.054 euro–; Apotzagaetxebarriko tunelaren irteera albotik Salluente ermitara doan bidearen hobekuntza –96.982 euro–; Apotzagaetxebarriko maldan egin zituzten bideak kendu eta malda hori berreskuratzeko lanak –34.904 euro–; eta Egileor baserri osteko bideak ere egiten ari dira –68.914 euro–.

Izurietako bidea markatuta

Lanik garrantzitsuenak, baina, Bidegiren eskuetan daude eta ia 800.000 euroko kostua daukate. Batetik, GI-3920 (Aretxabaleta-Aramaio) errepide zatia konponduko dute, Basagoitiko bide-zubiaren eraikuntza obrengatik kaltetua gertatu zen zatia, hain zuzen. Eta bestetik, Izurieta auzora doan errepidearen (GI-3132) bide-zorua berrituko dute, benetan egoera eskasean dagoena.

Lanok esleituta daude baina Udaleko Hirigintza Saileko ordezkariek ez dakite noiz hasiko dituzten; izan ere, oraindik ez dituzte jaso Izurietako proiektua, ezta GI-3920 errepidearen desbideraketa proiektua ere. Badakite Izurietako errepidea markatzen ibili direla, baina data zehatzaren berri ez dute jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak