Automobila zelan gidatu erakutsiko dute ikastaroan, gutxiago kutsatu eta gehiago aurreztu ahal izateko. Ekainaren 16an, martitzena, egingo dute eta lau ordu izango dira, teoria eta praktika bateratuta. Debalde da ikastaroa eta automobilak ere antolatzaileek ekarriko dituzte. Ingurumen teknikariaren esanetan benetan interesgarria da, dirutan zenbat aurreratzen den jakin daitekeelako.
Interesatuek izena aurrez eman behar dute, hilaren 12rako hain zuzen. Horretarako edo argibide gehiago eskatzeko Arkupe kultura etxera deitu behar da, 943 08 10 01.