Antza denez, bizilagun bat garajera jaitsi denean ohartu da suteaz. Zubillagako suhiltzaileak 07:00ak aldera iritsi dira. Kea eta usain txarra dago, baina zorionez ez da inor kaltetu. Orain kalte materialak zenbaterainokoak diren aztertu behar dituzte. Suhiltzaileek eguerdirako amaituko dituztela lanak adierazi dute.