Banda jaitsiera zazpi zentimo igo da; 2,90 eurotik 2,97ra. Kilometro bakoitzeko bi zentimo gehiago ordaindu beharko ditugu, 07:00etatik 22:00etara bitartean. Alegia, 0,93. Gauean egindako kilometro bakoitzak, berriz, 1,48 euro balioko du, joan zen urtean baino hiru zentimo gehiago.
Igoera handienak itxoindako orduetan eman dira. Eguneko ordu bakoitzeko 17,78 euro jarri beharko ditugu orain. Iaz 17,38 eurotan zegoen finkatuta. Gaueko tarifen igoera, berriz, hamar euro baino gehiagokoa izan da: 27,32 eurotik 37,95era.
Joan den urteko eta aurtengo tarifak
| Pasa den urtekoa |
Aurtengoa | ||
|---|---|---|---|
| Banda jaitsiera |
Egunez |
2,90 euro |
2,97 euro |
| Gauez |
2,90 euro |
2,97 euro |
|
| Kilometrajea |
Egunez |
0,91 euro |
0,93 euro |
| Gauez |
1,45 euro |
1,48 euro |
|
| Itxoindako ordua |
Egunez |
17,38 euro |
17,78 euro |
| Gauez |
27,32 |
37,95 euro |
Iturria: Aretxabaletako Udala