Abenduaren 26an kadete eta infantil mailako zortzinako futbola jokatuko dute 09:30etik 17:00etara Almeneko futbol zelaian. Infantiletan, Arizmendi A, Aloña-mendi, Beasain, Mondra, C.D.Casco Viejo Miranda, Arizmendi B, Anaitasuna eta Urki lehiatuko dira. Kadete mailan, ostera: Arizmendi A, Mondra, Anaitasuna, Aloña-mendi, C.D.Casco Viejo Miranda eta Eibartarrak.
Futbito txapelketa
16 urtetik gorako neska debagoiendarri zuzenduta dago. Ordua oraindik zehazteke dagoen arren, lekua Almeneko kiroldegia izango da.
Lau talde lehian
Abenduaren 27an, ostera, Debagoieneko selekzioak, Realak, Athleticek eta Eibarrek kuadrangularra jokatuko dute 09:30etik 14:00etara Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.