1500 euro lortu dituzte, eta talde osoa Gorgonzolara (Italia) joango da. Filma, hiri honetan urrian egingo den Festival de Cinema Nuovo VI.Edizioan aurkeztuko da gainera.
Fikziozko film laburra egin du taldeak, bertako 16 kideak protagonistatzat hartuz. Irakurtzen dabilen liburu barruan sartu eta bertako pasadizoak bizitzen dituen lagun baten istorioa kontatzen digute film laburrean.
Aurkeztutako lanek urritasun bat duten pertsonak etorkizunean nola biziko diren erakutsi behar zuten; eguneroko bizimoduan moldatzeko eta parte hartzeko behar dituzten baliabideak jarriko dizkien gizarte batean.