Atzegi eguna ospatuko dute bihar, hilak 31

Mirari Altube Arrese 2008ko maiatzaren 30a

Debagoieneko Atzegiko familiek ospakizuna dute bihar. Azken bederatzi urteotan Debagoieneko herriren baten ospatzen duten eguna da, eta aurten Aretxabaletan izango da. 150en bat lagun elkartuko dira.

Hona egitaraua:

- 12:00etan, alkatearen ongietorria eta Atzegiko arduradunen hitzaldi laburra, Kurtzebarri Eskolako areto nagusian.

- 12:30ean, Donostian sarituak izan diren Amapolia eta Tariro Tariro film laburraren proiekzioa Kurtzebarri eskolan.

- 14:00etan, bazkaria Iturrigorri frontoian.

- Bazkalostean, musika eta opariak.

- 18:00etan, bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak