Ate irekiak kultura etxea ezagutzeko

Mirari Altube Arrese 2008ko ekainaren 11

Kultura etxe berria ezagutzeko aukera eskaini gura die Udalak herritarrei; horregatik zabalik izango ditu ateak ekainaren 21a arte, 10:00etatik 13:00etara.

Goizean (10:00-13:00) hurrera daitezke herritarrak Arkupeko gelak ezagutzera. Goizean ezin eta arratsaldean gura izanez gero, ostera, hitzordua egin behar da atezainarekin. Ikastetxe, elkarte edo talderen batek bisita egin gura badu ere hitzordua egin behar du aurrez. Horretarako 943 08 10 01 telefono zenbakira deitu, eta harreran egongo den Aintzanerekin geratu.

Bestalde, erakusketa dago ikusgai Arkupeko erakusketa gelan. Artium museoko artelanak ikusi gura dituenak arratsaldetan joan behar du (18:00-20:00).

Eta liburutegia ere zabalik dago. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00. Ekainaren 16tik irailaren 15era, ostera, udako ordutegia izango du: astelehen, eguazten eta egubakoitzetan, 10:00-14:00; eta martitzen eta eguenetan, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak