Astelehenean hasita jarduera asko Zainduz gimnasioan

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 11a, 14:36
Astelehenean, hilak 14, hasiko du kirol jardueren denboraldia Kirol Zerbitzuak. 2009-2010erako gertatu duen kirol eskaintza osoaren berri eman die egunotan herritarrei.

Kirol etxea itxi zutenetik –orain dela urtebete– Zainduz gimnasioan dute kokalekua kirol jarduerek. Bertan eskaintzen dituzten zerbitzuak honakoak dira: fitness gela, sauna, masaje zerbitzua eta banakako entrenamendua –norberari egokitutako jarduerak gomendatu eta jarraipena egiteko–.

Hiru eratako jarduerak

Kirol jarduerei dagokionean, Goiena Sport enpresak kudeatzen ditu eta hiru ataletan banatu dituzte aurten.

Gimnasia jarduerak:

- Mantentze gimnasia

- Multifitness

- Hirugarren adinekoendako gimnasia

- Spinning

- Tonifikazioa

- Atzegiko gimnasia

- GAP: gluteoak, abdominalak eta izterrak lantzeko gimnasia.

- Total fit (berria): fitball baloiaren erabilera, sabelaldea lantzea eta luzaketa ariketak egitea.

Jarduera lasaiak:

- Pilates

Dantza jardueak:

- Aerobic

- Batuca

- Gazte-batuca

Izenematea zainduzen

Kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago; Zainduzera deitu behar dute interesatuek (943 71 26 28). Bestalde, hemendik eta urtea bukatu bitartean abonua ateratzeko aukera dago, bai Zainduz gimnasiorako, bai Debagoieneko gainerako kiroldegietan sartzeko. Saunan sartzeko abonuaz gain 2,50 euro ordaindu behar da saioa eta masajea hartzeko 12,60 euro, 20 minutu eta 22,05 euro, 45 minutu.
Iturrigorri pilotalekua erabili gura dutenek aurrez hartu behar dute txanda Zainduzen. Ordua 6,35 euro da eta argia behar izanez gero, 9,05 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak