Askotariko ekimenak daude aurreikusita datorren egunotan

Mirian Biteri 2009ko mai. 18a, 13:46
Datozen egunotan askotariko kultura ekimenak daude aurreikusita Arkupe kultura etxean. Gaur, esaterako, hitzordu bi daude. Batetik, jubilatuendako hitzaldia dago; etxean istripuak ekiditzeaz jardungo dute. Eta bestetik, Arkupeko ikasleek egindako eskulanak ikusgai jarriko dituzte.

Jubilatuei zuzendutako berbaldia Zaraia aretoan da, 16:00etan. Oraingoan, esan bezala, etxean istripuak ekiditeko hartu behar diren neurrien gainean jardungo du Spril erakundeko ordezkari batek.  

Bestalde, Mauro Calvoren Toda una vida siendo niños erakusketaren ondotik, maiatzaren 31ra arte Arkupeko ikasleek ikastaroetan egindako arte lanak egongo dira ikusgai. Interesa dutenek 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dute aretoa zabalik. Zapatuetan, berriz, goizean bakarrik bisitatu ahalko da.

Mundumira

Horretaz aparte, eguaztenean, hilak 20, Mundumira jaialdiaren harira, abian jarritako film laburren bigarren erakusketa egongo da erakusgai, 19:30ean.

Azkenik, ez ahaztu bihar, martitzena, eskola kirolaren gaineko hitzaldia eskainiko dutela Zaraia aretoan. Horretan kirol hastapenaren inguruko ikuspegiaz eta ereduetaz eztabaidatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak