Batzarrak aho batez aukeratu zuen Oliden alkatetzarako hautagai izateko eta oraingo Aretxabaletako alkateak onartu egin zuen hautagaitza.
Hurrengo udal hauteskundeetarako zerrenda ez dute osatu EAJko kideek, baina orain udalean zinegotzi diren batzuek adierazi dute ez dutela jarraitzeko asmorik. Jende berria bilatu beharko dute, beraz.