Arrasate eta Eskoriatza arteko bidegorria ia bukatuta dago

Iker Barandiaran 2007ko ira. 3a, 12:01
Aretxabaleta Arrasaterekin eta Eskoriatzarekin lotzen dituen bi tramu konpondu dituzte. Bidegorri tramu horiek erabilgarri dauden arren, gauza txiki batzuk falta dira lanak bukatzeko.

Arrasatear, eskoriatzar eta, batez ere, aretxabaletar askok erabiltzen duten bidegorriaren lanak oraindik bukatzear daude, baina horrek ez du esan gura bidegorria erabil ezin daitekeenik.

Aldundiak finantzatu ditu lanok, eta Aretxabaletako Udalak idatzi ditu proiektuak: bata, Arrasate eta Aretxabaleta bitarteko tramu bati dagokio; eta bestea, Eskoriatzara artekoa.

Aspaldi egin beharreko lana

Aretxabaletako Udaleko Ingurumen zinegotzi Joxe Angel Antxiak jakinarazi digu Aldundiak aspaldi agindu ziela bidegorria egiten lagunduko ziela: "Aretxabaletako saihesbidea egiteko trenbide zaharraren zati bat hartu zutenez, hori konpentsatuko zutela azaldu ziguten. Azkenean, proiektua guk idaztea erabaki genuen; eta Aldundia horren kargu egin da".

Kale-argiak eta beste

Tramu horiek bukatzeko lan txiki batzuk egitea falta da bakarrik: kale-argiak eta seinale batzuk jartzea, eta tramu bat gorriz margotzea, besteak beste.

Saihesbidetik, harriak

Bestalde, herritar batzuek salatu dute, autobideko lanen eraginez, harri asko jausi direla saihesbidera. Hala, auto eta kamioiek, batzuetan, harri horiek bidegorrira jaurtitzen dituzte, oharkabean. Arrisku horren gainean ohartarazi dute herritar horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak