Ordubete inguru irauten duen emanaldian Elvik hainbat pertsonai aurkeztuko dizkie ikusleei. Horiekin umorean oinarritutako elkarrizketak, sketchs-ak eta istorioak kontatuko ditu. Panpinekin batera, hainbat objektu erabiliko ditu, horiei bizia eta mugimendua emanez. Ikuskizuna amaitu aurretik, publikoaren parte hartzea eskatuko du.
Sabeliztunaren arloan esperientzia handia du Ventrik. Jendea entretenitzeko modu hori zirkotik datorkio. Gaztea zela Europako hainbat zirkutan, pailazo lanak egin zituen bitartean, klown, magia, antzerkia eta musikan lehen urratsak eman zituen. 1989. urtean, sabeliztunen artean murgildu zen. Ordutik hona, arlo hori telebistarekin uztartu du.
Margolanak ikusgai
Elviren umore emanaldiaz gain, badaude Arkupen beste hainbat ekimen. Zirkoa eta txotxongiloen gaineko erakusketa bihar arte bisitatu daiteke; eta martitzenetik aurrera, pintura ikastaroan parte hartu dutenen lanak ikusi ahalko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. Ekainaren 30a arte egongo da erakusketa hori zabalik.
Eguenean, bestalde, Zigor Etxeberriak Crecer navegando ikus-entzunezkoa eskainiko du Zaraia aretoan, 19:30ean. Ekimenik ez da falta asteon Arkupen.