Arkupeko programazioa, poltsikoko telefonoan

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 1a

Arkupek, Aretxabaletako kultur etxeak, bere hileroko programazioa poltsikokoan deskargatzeko aukera ematen die herritarrei. Kultur etxean, bertan, jarri den bluetooth emisorearen bitartez egin daiteke.

Hiru pausu jarraitu behar ditu programazioa deskargatu nahi duen pertsonak:

  • Telefonoaren Bluetooth-a aktibatu
  • Segundo batzuk itxaron
  • Mezua baieztatu eta programazioa deskargatu

Orain bi hilabete jarri da emisorea eta kultur arduradunen esanetan jendearen erantzuna ezin hobea izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak