Arkupe kultura etxeak webgunea estreinatu du: 'www.arkupe.eu'

Mirian Biteri 2009ko ekainaren 1a

Aretxabaletako Udalak eta Artemanek Arkuperen webgunea aurkeztu zuten barikuan: www.arkupe.eu, hain zuzen. Aurkezpena kultura etxeko Zaraia aretoan egin zuten eta Aretxabaletako Alkate Inaxio Garrok, Kultura teknikari Inma Migelek eta webgunea diseinatu eta garatu duen Arteman Komunikazioko Arantzazu Lagunillak parte hartu zuten. Webgunera sartzen direnek kultura etxearen gaineko informazio guztia aurkituko dute euskaraz eta erdaraz, hain zuzen.


Azalean albistegia dauka, kultura etxearekin zerikusia duten albiste aipagarrienekin. Argazki galerian, berriz, Arkupen izandako edo handik gutxira egongo diren ikuskizunekin lotutako irudiak ikusi ahal izango dira. Gainera, hilero gertatzen den kultura egitaraua PDF formatuan jaisteko aukera ere ematen du.

Eduki finkoak

Horretaz aparte, eduki finkoak ere baditu webgune berriak. Arkupek eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa dago eta baita kultura etxearekin harremanetan jartzeko formularioa ere. Hainbat webgune interesgarritara zuzenean sartzea ere ahalbidetzen du; hala nola, Aretxabaletako Udalera, Atxagaztera, Gipuzkoako Diputaziora eta Jaurlaritzako Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalen webgunera.

Agerraldian parte hartu zutenek azaldu zuten Arkupek sorreratik "garbi" izan duela teknologia berriekin bat egin gura duela, horiek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatzeko. Adibide moduan, telefono mugikorretara Arkuperen programazioa jaisteko jarritako bluetooth emisorea aipatu zuten. Webgunea Arkuperen irudia eta eskaintza zabalduko duen "euskarri dinamikoa" izatea bilatzen duela gaineratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak