Arkupe kudeatzeko oinarriak eztabaidatuko dituzte gaur

Mirari Altube Arrese 2010eko irailaren 27a

Gaur, hilak 27, ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak (18:00) zortzi gai eztabaidatzeko, tartean Arkupe kultura etxearen zerbitzuak esleitzeko espedientea onartzea.

Ama Lur enpresa bizkaitarra arduratu da Arkuperen jardunaz azken bi urteotan baina kontratua bukatu egingo zaio laster, eta deialdia egiteko oinarriak onartu beharko ditu udalbatzak. 

Horrekin batera Tubos lantegia egondako alderdiari dagokion bi kontu eztabaidatuko dituzte: batetik, Udalak eta Ortubos enpresak orain dela bi hilabete inguru sinatutako hitzarmena; eta bestetik, alderdi horri dagokion ingurumen egoeraren azterketa.
Eta datorren urteko taxien tarifak onartzeko asmoa ere badaukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak