Kudeatzeko aurreikusi duten kopurua 400.000 eurokoa da, eta antolatutako jarduerek sortutako etekinak eta gastuak enpresaren kargu izango direla. Abuztuaren 29a izango da eskaintzak aurkezteko azken eguna, eta irailaren 2an zabalduko dituzte egindako eskaintzok, zeini esleitu erabakitzeko.
Balorazio irizpide batzuk aldatu dituzte oraingoan: jarduera egitarauak hamar puntu gutxiago du; Aretxabaletako ezagutza sozio kulturalak bost gutxiago; metodologiak, funtzionatzeko erak eta giza baliabideek pisu berdina dute; eta enpresak duen esperientzia hamar puntutik hogei izatera pasatu da.