Arkupe ekainaren 6an inauguratuko dute

Mirian Biteri 2008ko mai. 20a, 20:07
Udalak kultura etxe berria inauguratuko du ekainaren 6an. Aretxabaletako alkateak, Kultura zinegotziak eta Kultura teknikariak agerraldia eskaini dute gaur, horren gaineko informazioa eskaintzeko.

Arkupek 2.300 metro koadrotik gora di lau solairutan banatuta. Erabilera anitzeko gunea da. Sotoak 400 metro koadro ditu; beheko solairuan, harrera nagusia, erakusketa gela eta areto nagusia daude. Azken horrek 99 eserleku ditu eta zine edo musika emanaldi, antzerki edo aurkezpenetarako puntako teknologiarekin prestatuta dago. Bigarren solairuan, arte ederren gunea eta kultura sailaren bulegoak daude; eta azken bi solairuetan, Leizarra musika eskola dago. 

Obren iraupena 19 hilabetekoa izan da eta aurrekontua, berriz, 3.650.000 eurokoa.

Ekainaren 6an, inaugurazio ekitaldia izango da goizean. Ikus-entzunezko emanaldiarekin hasiera emango diote horri eta jarraian, ordezkari politikoek hartuko dute hitza. Dantzariak eta trikilariez gain, Anjel Alkain aktorea eta Peio Ramirez musikaria ere Arkupen izango dira. Egun berean, Gu eta Gutarrak taldekoek ikuskizuna eskainiko dute, 22:30ean.

Egitarau zabala

Ekimenak ez dira hor amaitzen. Ekainaren 8an, esaterako, Abesbatzaren emanaldia izango da; ekainaren 11, Halabazango ipuinak ipuin kontaketa; ekainaren 13an, funky eta hip-hop dantza ikastaroa; eta ekainaren 19an, Etiopiaren gaineko hitzaldia.

Horrez gain, Arkuperen inauguraziorako hainbat komunikazio egitasmo aurreikusi dira, Aretxabaleta kultura bizia lelopean. Besteak beste, bisita gidatuak, publizitatea, kartelak eta bluetooth bidezko mezuak egongo dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak