Arizmendi ikastolako zerbitzu orokorrek ISO 9001 ziurtagiria jaso dute

Mirari Altube Arrese 2008ko api. 25a, 13:35
Era apalean baina pozik jaso dute Arizmendiko zerbitzu orokorretako langileek kalitatearen merezimendua aitortzen duen ISO 9001 ziurtagiria. Era berean, Lanbide Heziketak orain dela hiru urte jasotakoa berretsi dute.

Arizmendiko zuzendari Txaro Iraetak Lanbide Heziketakoak izan zituen gogoan: "Orain dela hiru urte zabaldu zuten bidea, eta haien esperientzia kontuan hartzekoa izan da". Era berean, onartu zuen bide samurra ez dela izan: "Eztabaida asko izan ditugu, baina hain zaila ere ez da izan langileen profesionaltasun eta izaeragatik, eta daukagun lan giroagatik. Zerbitzuetakoek lan isila egiten dute baina garrantzitsua". Gainera, pozik azaldu zen "lortutako pausoak lana gero eta hobeto egiten laguntzen duelako".


Bere aldetik Aenorko zuzendari Luz Enparanzak esan zien elkartutako langileei erakundeen baliabideak eta prozesuak optimizatzen direla ziurtagiriarekin: "Langileen eguneroko lana hobetuz zerbitzu maila hobetzea da helburua".

Ekitaldia bukatzeko ziurtagiria jaso zuten Enparanzaren eskutik, eta argazkia atera zuen zerbitzuetako lan taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak