Argibide-taulak izango ditugu ohar eta deialdiak jartzeko

Mirari Altube Arrese 2007ko maiatzaren 3a

Udalak uste du txukunago geratuko direla ohar, deialdi, berri eta gainerako kartelak tauletan itsatsita, eta hauteskunde kanpainarako gertu egongo dira.

Joan zen astean jarri zituzten argibide-taulak jartzeko egiturak. Herriko lau lekutan daude: Errotabarri baserri parean, Araba ibilbidean, Mitarte kalean eta udaletxe zaharrean. Egurrezko taula urdinak jarritakoan bukatuko dituzte lanok datozen egunotan. 8.032 euroko aurrekontua daukate aipatutako taulek.


Udaletik bidalitako oharrak, zein herritarren eta elkarteen deialdiak jasoko dituzte taulek. Hortaz, hauteskunde garairako gertu egotea gura dute alderdien iragarkiak bertan jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak