Aretxabaleta: Argazkia, kantu saioa eta txistorra jana abenduaren 3an

Mirari Altube Arrese 2009ko azaroaren 30a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eguenean, abenduak 3, eta ospakizunerako eta aldarrikapenerako eguna izango da. Hainbat ekitaldi egingo dituzte ikastetxeetan eta kalean ere bai Loramendi Euskara Elkarteak, Barriketan egitasmoak eta Udal euskaltegiak antolatuta.

Euskararen Nazioarteko Egunerako gertatutako idatzia irakurriko dute lehenengo Herriko plazan (19:00). Ondoren argazkia aterako dute elkartutakoek euskararekin bat egiten dutela aldarrikatzeko, eta kantu saioari ekingo diote gero, trikitilariak lagun dituztela. Ospakizun giroarekin bukatzeko ekitaldiok txistorra mokadutxoa jango dute udaletxe zaharreko atartean.

'Euskarazetamol' antzezlana

Egubakoitzean, abenduak 4, Ez dok Hiru taldeak Euskarazetamol antzezlana eskainiko du Arkupen (19:00). Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek euskararen gaineko gogoeta egingo dute: "Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin jarrita gaudenean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak