Bakoitzak, gehienez, lau argazki aurkez ditzake eta horiekin batera egilearen datuak adieraziko ditu –izen-abizenak, helbidea eta telefonoa–. Gainera, aurkeztutako argazki bakoitzaren deskribapen txiki bat egin beharko du –lekua, egoeraren azalpena…–.
Lanak paperean edo disko batean eroan daitezke Murrukixok Durana kalean duen egoitzara, martitzenetan (19:00-20:00). Edo gurago izanez gero Aretxabaletako 34 posta-kutxara bidali. Epea azaroaren 18an bukatuko da.