Argazki lehiaketa deitu du Murrukixok

Mirari Altube Arrese 2008ko urriaren 9a

Murrukixo Mendizale Elkarteak argazki lehiaketa deitu du azken urteotan legez. 2009ko egutegia egiteko argazkia aukeratzeko da lehiaketa.

Hona oinarriak:

  • Formatua: argazkia paperean edo digitala.
  • Kopurua: gehienez 4 argazki bakoitzak.
  • Datuak: argazki bakoitzaren deskribapena (lekua, egoeraren azalpena…).
  • Egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.
  • Aurkeztutako lanak itzuli egingo dituzte nahi izanez gero.
  • Aurkezteko azken eguna: 2008ko azaroak 4, martitzena.
  • Lekua: Murrukixo Mendizale Elkartearen egoitzan (Durana kalea, 13) martitzenetan (19:00-20:00) edo Aretxabaletako 34. postakutxara bidali.
  • Saria: 150 euro eta 2009ko egutegiaren azala egitea argazki irabazlearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak